Newcastle eta Mirandes, Youtube Athleticen

Newcastle eta Mirandes, Youtube Athleticen

Jarraitu zuzenean St. James' Parken eta Anduvan jokatuko diren lagunartekoak kanal zuri-gorri ofizialean

Athletic Clubek beste bi lagunarteko gehituko dizkio asteburu honetan denboraldi-aurreari.

Uztailaren 30ean, larunbata, St. James' Parken Premier Leagueko Newcastle Uniteden aurka neurtuko ditu indarrak, 16:00etatik aurrera, eta Youtube Athleticen bidez ikusi ahal izango da mundu osoan, Erresuma Batuan izan ezik.

Lehoiak Bilbora itzuliko dira partida amaitzean, eta hurrengo egunean Mirandara abiatuko dira 19:30etik aurrera Anduvan talde gorritxoareb aurka indarrak neurtzeko. Partida kanal zuri-gorri ofizialaren bidez ere jarraitu ahal izango da, inolako lokalizazio-murrizketarik gabe.

Bi emanaldi hauek denboraldiaurre zuri-gorrian jokatu diren eta Athletic Cluben Youtubeko kanalean zuzenean eskaini diren gainerako lau lagunartekoei gehituko zaizkie. Hemen ikus ditzakezu 2022/23 denboraldiko prestaketa partidu guztiak.