Athletic Club Newcastlera abiatuko da arratsalde honetan

Athletic Club Newcastlera abiatuko da arratsalde honetan

Valverdek 20 lehoi deitu ditu bihar St James' Parken Athleticek jokatuko duen lagunarteko partidarako

Athletic Clubek Ingalaterrarako bidea hartuko du gaur arratsaldean bihar arratsaldeko 16:00etan Newcastle United FC taldearen aurka St. James' Parken jokatzeko. 

Bi lagunarteko jokatuko diren asteburu honetan, Ernesto Valverdek honako 20 futbolari hauek deitu ditu biharko partidarako: Alex Padilla, Ander Iru, Iñigo Martinez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Vivian, Dani Garcia, I. Lekue, Vencedor, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Raul Garcia, Balenziaga, N. Williams eta Morcillo.

Espedizioa Crowne Newcastle Hotelera iritsiko da 20:15ean (ordu ingelesa) denboraldiaurreko bosgarren hitzorduaren aurretik atseden hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahal izango da Athleticen Youtubeko kanal ofizialean.

Neurketa jokatu ondoren, lehoiak Bilbora itzuliko dira dira, igandean CD Mirandesen aurka lagunarteko partida jokatuko baitute Anduvan (ig. 19:30ean).