Athletic Clubek bandera oroigarria eman dio Newcastle Utd taldeari

Athletic Clubek bandera oroigarria eman dio Newcastle Utd taldeari

Iker Muniainek, lehoien kapitainak, oparia eman dio Toon Army taldeko jarraitzaile talde bati St. James' Parken jokatutako lagunartekoaren aurretik

Iker Muniainek, Athletic Cluben izenean, bandera oroigarri bat eman die Newcastle Unitedeko zaleei, 1994ko UEFAko kanporaketa ahaztezin hartatik athleticzaleekin izandako lotura berezia ospatzeko.

Banderak 3x2 metro ditu eta bi kluben armarriak ditu ikurrina baten barruan, marra zuri-beltzezko atzealde baten gainean; azpian, mezu hau: "Newcastle United eta Athletic Cluben arteko loturaren omenez. UEFA Kopa. Urriak 18 (St. James' Park) - Azaroak 1 (San Mames), 1994. GURE LAGUNENTZAT”.


Wor Flagsek – ST. James' Parkeko partida egunetan Newcastle Utd taldeko banderak altxatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den zaleen taldea - talde ingelesaren izenean onartu du oparia eta "ongi Etorri, Lehoiak" dioen pankarta bat eman dio Athletici, bi taldeen arteko lagunartekoan ikusgai.

1994/95eko UEFA Kopako kanporaketa ospetsuaz geroztik, Bilbon maitasun nabarmenaz gogoratzen dena, itzulerako partidaren aurretik zaletuak jai giroan elkartzeko eragatik, bi klubetako jarraitzaileek lotura paregabea izan dute euren hirien eta talde maiteen arteko antzekotasunei esker.

Hemendik aurrera, Athletic eta Newcastleren arteko lotura ikurrina honen bitartez St James’ Parken egongo da ikusgai.