Lehoiek Boltañan egindako egonaldia amaitu dute

Lehoiek Boltañan egindako egonaldia amaitu dute

Sei egunez entrenatu ondoren, Iraia Iturregiren taldeak sentsazio onekin bukatutzat eman du bere lan saioen lehen astea

Emakumezkoen lehen taldeak Aragoiko Pirinioetan egin duen egonaldia amaitu du. Hamargarren aldia zen zuri-gorriak Boltañara joaten zirela denboraldiaurrean eta sentsazio onak astelehenaz geroztik nabaritu dira, egun horretan iritsi baitzen espedizioa Monasterio hotelean ostatu hartzera.


Iraia Iturregi buru duen talde teknikoak lan-karga handia (lasterketa, indarra eta tekniko-taktikoa) sartu duen astea diseinatu du, baina egunak azkar igaro dira. Joan den asteazkenean taldeak uretako jarduera bat izan zuen Gradoko urtegian eta atzo, ostirala, mendira egin behar zuten irteera zapuztu egin zen taldea ezustean harrapatu zuen txingor ikaragarri baten ondorioz.


Larunbat honetan, Villaboyako Udal zelaian, azken aldiz entrenatu da taldea eta jokalarien arteko denbora erdiko partida bat jokatu da. Naroa Uriarte eta Irene Oguiza bere kontura entrenatu dira aste honetan eta Naia Landaluzek mindu egin du aduktorea azken egun honetan.


Garazi Murua kapitainak eta Iraia Iturregi entrenatzaileak bat egin dute astea oso positiboa izan dela esanez. Bere ustez taldea oso alaia da eta gazteenak ondo integratu dira. Datorren astean lehoiek Lezaman entrenatuko dute berriro eta denboraldiaurreko lehen lagunarteko partidekin hasiko dira.