"Denboraldiaurrean aurrera goaz"

"Denboraldiaurrean aurrera goaz"

Ernesto Valverde, pozik Anduvako berdegunean bere taldeak CD Mirandesen aurka lortutako garaipenarekin

Lehoiek arrakasta izan zuten denboraldiaurreko seigarren proban. Newcastleren aurkako kolpeare ostean, Athleticek ondo erreakzionatu zuen CD Mirandesen aurka 0-3ko emaitzarekin gailenduta. Ernesto Valverdek bere jokalariek emandako maila ospatu zuen: "Guretzat gaurkoa ez zen atzokoa bezalako proba, denei minutuak emateko ideiarekin egon gara. Ondo erantzuten ari den jende gaztea dugu gurekin. Pozik nago".

Athleticek golak sartzeko gaitasun handia erakutsi du gaurkoan: "Ondo dago aurrelariek gola sartzen badute, beste golen bat sartzea gustatuko litzaiguke. Ongi da, aurrera goaz denboraldiaurrean".