“Partida interesgarria izan da zentzu guztietan”

“Partida interesgarria izan da zentzu guztietan”

Ernesto Valverde pozik joan da denboraldiaurreko azken-aurreko probaren ostean; izan ere, Athleticek 1-0 irabazi dio Realari Euskal Herria Txapelaren finalean

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak komunikabideen galderak erantzun ditu denboraldiaurreko zazpigarren probaren ostean. Lehoiek 1-0 irabazi diote Realari eta Euskal Herria Txapela jantzi dute: "Derbi hauek ez dira lagunartekoak. Intentsitatea egon da eta partida interesgarria izan da zentzu guztietan. Uste dut buru-belarri aritu garela lanean, eta haiek ere bai. Beti ekimena eramaten saiatu garela eta partidari aurre egin diogula gustatu zait".

Prestaketa partida hauetako emaitzez haratago, bere taldea txapelketaren hasierara ahalik eta baldintza onenetan iristea du helburu entrenatzaile zuri-gorriak: "Nahi dudana da ligako lehen partida irabaztea. Neurketa hauek oso ondo daude, ikasteko eta non gauden jakiteko balio digutelako, eta, zentzu horretan, test ona izan da".