Real Oviedo, lehoien bigarren arerioa denboraldiaurrean

Real Oviedo, lehoien bigarren arerioa denboraldiaurrean

Gaur arratsaldean, Unqueran, 16:30etik aurrera, Athletic Clubek talde asturiarraren aurka neurtuko ditu indarrak prestaketarekin jarraitzeko

Athletic Clubek eta Real Oviedok elkar ikusiko dute berriro uda honetan. Talde asturiarra aurkaria izan zen pasa den denboraldiaurrean, Ribadeoko Emma Cuervo ezagunaren Emakumezkoen lehen txapelketan. Orduan, zuri-gorriek 5-0 gainditu zuten Reto Iberdrolako taldea. 2022-2023 honetan, asturiarrek Estatuko bigarren kategorian errepikatuko dute, 1 RFEF maila berrira igotzea lortu ondoren. Horrela, Real Oviedok Jonathan Ledesmak aurten gidatzen duen bigarren talde zuri-gorriaren aurka neurtuko ditu indarrak.

Gaur arratsaldeko partida Kantabriako Unquera herrian jokatuko da, El Llance zelaian. Sarrera doakoa da lagunarteko neurketa honetaz gozatu nahi duen ororentzat.

Iraia Iturregik jokalarien artean minutuak banatzen jarraituko du, joan den ostegunean Sporting Bragaren aurka Lezaman jokatutako lehen probarekin gustura geratu ondoren. Athletic Clubek 4-0 gainditu zuen Portugalgo taldea eta Loiuko entrenatzaileak bi hamaikako ezberdin zelairatu zituen zati bakoitzean. Jokalari guztiak jokatzeko moduan daude, Naia Landaluze, Naroa Uriarte eta Irene Oguiza izan ezik. Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da (www.ifomo.es) Kantabriako informazio-atariaren bidez.