100. urtebetetzea, Athletic Clubekin batera

100. urtebetetzea, Athletic Clubekin batera

Muniain, Iñaki Williams eta De Marcos, Valverde eta Uriarte presidentearekin batera, Clubeko 3. bazkideari elastiko oroigarri bat eman diote ehun urte bete dituen egunean

Deportivo Alavesen aurka Lezaman jokatutako lagunarteko partidaren ondoren, Athletic Clubek 100 urte betetzen dituen Justo Izaguirre Clubeko 3. bazkideari bere mendeurrena ospatzeko kamiseta bat oparitu dio.

Iker Muniain, Iñaki Williams eta Oscar de Marcos, Valverde eta Uriarte presidentearekin batera, ekitaldi hunkigarrian izan dira. 

Zorionak Justo! Eta, Aupa Athletic!