Lehen taldea |
Denboraldiaurreari amaiera emateko bi derbi
Denboraldiaurreari amaiera emateko bi derbi
Honelakoak izan dira asteburu honetan jokatu ditugun denboraldiaurreko azken bi lagunartekoak
Athleticek atzo eman zion amaiera denboraldiaurreari. Lehoiek bi derbi jokatu dituzte asteburu honetan, ligako lehen partida jokatu aurreko azken bi neurketak.
Ostiralean garaipena lortu zuten zuri-gorriek Realaren aurka jokatutako Euskal Herria Txapelako finalean. Larunbatean berriz, denboraldiaurreko azken partida jokatu zuten Alavesen aurka Lezaman, eta berdinketa erdietsi zuten lehoiek.