Emakumezkoen harrobiko taldeen lehen lagunartekoak

Emakumezkoen harrobiko taldeen lehen lagunartekoak

Bigarren taldeak bi norgehiagoka izango ditu aste honetan, eta hirugarrenak larunbatean jokatuko du denboraldiaurreko lehen partida

Lehen taldeak aste honetan lagunarteko bi partida jokatuko dituen bitartean, emakumezkoen harrobiko taldeek ere aurrera jarraitzen dute udako prestaketetan. Jonathan Ledesmak zuzentzen duen filialak, asteazken honetan, abuztuaren 10ean, jokatuko du denboraldiaurreko lehen partida. Bigarren taldeak Eastside FC estatubatuarra izango du aurkari, 12:00etatik aurrera, Berioko zelaian (Donostia). Washington estatuko klub hau Albion Cup-a (gizonezkoak zein emakumezkoak) jokatzen ari da Donostian.

Gainera, bigarren taldea Osasuna B-ren aurka jokatuko du larunbat honetan Martzillako futbol zelaian (Nafarroa). Bigarren talde gorritxoa Bigarren Federazioko Iparreko Multzoan egongo da eta 2022-2023 denboraldian Athletic Clubekin neurtuko ditu indarrak. Lehia larunbat honetako eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Asturias, Emakumezkoen C taldearen lehen partidarako hitzordua

Bestalde, Jordi Telletxeak zuzentzen duen Emakumezkoen C taldea, Asturiasen estreinatuko da denboraldiaurreko bere lehen testean. Harrobiko jokalariek Real Oviedo B taldeari egingo diote bisita. Oviedotarrak Lehen Mailako 1. Multzoan lehiatuko dira (maila horretatik igo zen iaz Emakumezkoen C talde zuri-gorria). Partida Lavianan jokatuko da, 17:00etan.