Petxarromanek FC Andorran utzita jokatuko du

Petxarromanek FC Andorran utzita jokatuko du

Athletic Clubek eta FC Andorrak Alex Petxarroman jokalari zuri-gorria denboraldi honetan lagatzeko akordioa adostu dute

Athletic Clubek eta FC Andorrak akordioa lortu dute Alex Petxarromanek utzita jokatu dezan denboraldi honetan LaLiga Smartbankeko taldean. Eder Sarabiak zuzentzen duen taldea denboraldi honetan estreinatuko da Bigarren Mailan.

Donostiarra Realetik heldu zen Athleticera joan den udan, eta Marcelinoren aginduetara egin zuen debuta Reale Arenan, 2021-22 Ligako 12. jardunaldian.

Ordutik, Petxarromanek 19 partida jokatu ditu lehoi gisa, 17 LaLigan eta bi Kopan, euskarri eta eskuin hegaleko atzelari gisa.

Athleticekin 2024ra arte du lotura.