Athletic Club Girondinsen aurka aurkeztuko da

Athletic Club Girondinsen aurka aurkeztuko da

Igande honetan (12:00etan) Lezaman talde frantziarraren kontrako lagunartekoa lehoien aurkezpen partida izango da

Athletic Club zuzenean ikusteko aukera paregabea izango dute igande honetan zale zuri-gorriek, lehoien aurkezpen partida izango baita (12:00etan Lezaman). Iraia Iturregiren taldeak Bordeleko Girondinsen aurka jokatuko du, denboraldiaurreko laugarren lagunartekoa.

Lehoiak porrotik jaso gabe iritsiko dira denboraldiaurrearen une garrantzitsura. Talde zuri-gorriak Sporting Braga eta Real Oviedo gainditu ondoren, SD Eibar ere mendean hartzeko gai izan ziren asteazken honetan Medinan. Prestaketa bikaina egiten ari da Iraia Iturregik zuzentzen duen taldea. Momentura arte, Athletic Clubek zazpi gol sartu ditu eta ez du aurkako golik jaso. Bordeleko taldearen aurkako testa erakargarria izango da; izan ere, Girondins talde fisikoa da eta etxeko taldea zailtasunetan jartzeko abilezioa izan dezakete. Lehoien antzera, irailaren hasieran hasiko dute Frantziako 1. Liga.

Bi aurrekari daude Bordeleko taldearen aurka, beti lagunarteko partidatan. 2017-2018 denboraldian, bi klubek elkarren aurka jokatu zuten Donibane Lohizunen. Orduan, neurketa frantziarren aldeko emaitzarekin bukatu zen(2-1). 2019-2020 denboraldian, Bordeleko Matmut Atlantique estadioan, lehoiek porrot berri bat jasan zuten (4-2). Orain hirugarren aldiz indarrak neurtzeko unea heldu da, lehenengoa lehoiek etxean jokatuko dutena, Lezaman, zale zuri-gorri fidelek lagundu eta bultzatuta.

Sarrera doan eta sinadurak amaitzean

Sarrera jende guztiarentzat irekia izango da (beharrezkoa izango da beti txarteldegitik pasatzea instalazioetan edukiera kontrolatu eta gonbidapena jasotzeko) eta aukera paregabea izango da Lezamako instalazioak berriro ikusteko, baita gure emakumezkoen hausportzeko ere. Gainera, norgehiagoka amaitzen denean, lehoiekin argazki bat atera, hitz egin edo sinadura bat lortu nahi duten pertsona guztiak artatuko dituzte.