Adu Aresek debuta egin du Athletic Clubekin

Adu Aresek debuta egin du Athletic Clubekin

20 urteko lehoi gaztea, RCD Mallorcaren aurkako minutuekin, denboraldi honetan lehen taldearekin estreinatzen den lehen jokalaria da, aurrenekoa Valverderen aginduetara aurten

Adu Ares Athletic Clubeko lehen taldearekin debutatu duen 633. lehoia da, RCD Mallorcaren aurkako 2022-23 LaLigako lehen neurketan 86. minutuan Iñaki Williamsen ordez zelairatu ostean. Bizkaitarrak azken minutuak jokatu zituen Agirreren taldearen kontra, Valverdek zuzendutako taldearen erasoko lerroan Guruzetarekin (atzo San Mamesera bueltatu zen), Raul Garciarekin eta Nico Williamsekin batera jokatzeko.

Aurrelari trebea izan da denboraldi honetan 'Txingurriren' aginduetara debutatu duen lehenengo lehoikume gaztea. Aurreko denboraldian Bilbao Athleticekin emandako maila txukuna eta lehoiekin aurten denboraldiaurre bikaina egin ondoren, bilbotarrak lehen minutuak jokatu zituen maila gorenean. 

"Honetan hasi nintzenetik ari naiz borrokan une hau iristeko. Nire familiari eskerrak eman nahi dizkiot, haiek gabe ezer ez zatekeen posible izango", adierazi zuen Aduk Klubeko komunikabideetan, 1. jardunaldiari zegokion partidaren amaieran.