Athletic Club eta Cadiz CF 25€-tako prezioa adostu dute kanpoko zaleentzako

Athletic Club eta Cadiz CF 25€-tako prezioa adostu dute kanpoko zaleentzako

Bazkideek lehentasuna izango dute 400 sarrerak erosteko

Athletic Club eta Cadiz CF akordio batera iritsi dira kanpoko zaleentzako sarreren prezioa 25 eurotakoa izateko Nuevo Mirandillan (abuztuaren 29an, astelehenean, 20:00etan) eta San Mamesen (2023ko otsailaren 5aren asteburuko 20. jardunaldia) jokatuko diren partiduetarako.

Gogoratu behar dugu sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezkela abuztuaren 18tik, osteguna, 18:00etatik, abuztuaren 22ra arte, astelehena, 10:00etara. Beharrezko balitz, zozketa egingo litzateke.