Bazkideari San Mamesera joateko edo pertsona bati edo klubari sarrera uzteko deia

Bazkideari San Mamesera joateko edo pertsona bati edo klubari sarrera uzteko deia

Bazkideek RCD Mallorcaren aurka utzitako eserleku guztiak beste zale batzuek erabili zituzten edo Athletic Clubek saldu zituen

RCD Mallorcaren aurkako partidan, San Mameseko edukiera 39.826 ikuslerena izan zen. Guztira 32.447 jarraitzailek erabili zuten bazkide-txartela (%74,52), baita 1.578 Gazte Abonok ere (%79,82). Beste urrats bat eman nahi dugu eta, horregatik, Athletic Clubek bere zaleei dei egiten die datorren partidara gehiago joan daitezen. Partida abuztuaren 21ean jokatuko da, igandean, 17:30ean, Valencia CF taldearen aurka.

Gure lehen helburua da bazkideek eta Gazte Abonoek euren eserlekuak hartzea eta, ahal ez bada, senideei, lagunei edo Klubari helaraztea da, honek sarrerak salgai jarriko baititu. Bada Athletic Club-i karnetak lagatzea indartzen duen datu garrantzitsu bat: RCD Mallorcaren aurka bazkideek Ibaiganen eskura jarritako eserleku guztiak saldu ziren.

Sarrerak erosiz gero, bazkideek beren salmenta-prezioaren % 50 jasoko dute. Gazte Abonoari dagokionez, 10 euro jasoko lituzkete. Gazte Abonoaren Klubaren lagapenagatik saldutako sarrerek 25 euroko prezioa izango dute eta lortutako marjina (15) Athletic Fundazioarentzat izango da. Izan ere, duela egun batzuk jakinarazi zen bezala, Gazte Abonoek beren eserlekuak laga ditzakete, eta lehentasunez eskainiko zaizkie Gazte Abonoaren zozketan izena eman zuten eta sarituak izan ez ziren edo, sarituak izan arren, abonamendua formalizatu ez zuten Club Athleticeko kideei.

San Mamesera gehiago joatea gure erakundeari arlo guztien onerako da. Bai kirol mailan, bai maila sozial eta ekonomikoan, eta ez dugu ahaztu behar modu horretan beste zale batzuek gure zelaian partida baten esperientziaz gozatzeko eta taldea animatzeko aukera izango dutela.

MODALITATEAK

  • Laga zure bazkide txartela beste athleticzale bati
  • Laga zure bazkide-agiri digitala beste pertsona bati, app ofizialaren bidez
  • Utzi zure bazkide txartela Klubari
  • Laga zure Gazte Abonoa Klubari web bidez

Zure bazkide-txartel digitala beste pertsona bati lagatzea, app ofizialaren bidez

Sartu app ofizialean zure bazkide-kodearekin eta PIN zenbakiarekin, "nire txartela" atalean. Bertan, partidarako lagapena egin ahal izango duzu "txartelaren kudeaketa" botoian klik eginez. Athleticzalearen izena eta helbide elektronikoa sartu eta lagapena berretsi ondoren, lagapena onartzeko jarraibideak jasoko ditu*.
 
* Lagapena partida hasi baino 2 ordu lehenago egin eta baliogabetu daiteke. Gonbidatuak partida hasi aurretik onartu behar du lagapena. Hala ez bada, bazkide-txartela gaitasunik gabe geratuko da partidara sartzeko.  
 
App ofiziala deskargatu: Android / IOS
 
Bazkide txartela edo Gazte Abonoa Klubari lagatzea web bidez

Hurrengo estekan sartuta, kodea eta PIN zenbakia erabiliz eta LIBERAR botoia sakatuz, bazkide edo Gazte Abonoa zaren aldetik, zure txartela Klubari laga ahal diozu, zure eserlekua libre utzi eta beste athleticzale batek hartu eta okupatzeko aukera izan dezan. Erositako eserlekua duten bazkideek jendeari saltzeko prezio garbiaren (BEZa kenduta) % 50 eskuratuko dute eserlekua salduz gero. Gazte Abonoek, berriz, 10 euro.
 
Athletic Club – Valencia CF partidarako nire txartela lagatzea

ZATOZ SAN MAMESERA! ¡Tu compromiso es imprescindible. Un asiento, un grito!