Cadizerako sarrerak: 100 zenbakia saritua

Cadizerako sarrerak: 100 zenbakia saritua

Zenbaki hori eta ondorengo 399ak sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Nuevo Mirandilla futbol zelaian jokatuko den Ligako partidurako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 100a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 399ak; sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. 

Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.

699 bazkide guztira apuntatu dira zozketa hauetarako.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira abuztuaren 23an, asteartea, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea. 

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.