Umeen sarrerak RCD Espanyolen aurkako neurketarako

Umeen sarrerak RCD Espanyolen aurkako neurketarako

San Mamesen irailaren 4an jokatuko den LaLigako partidarako haurren sarreren zozketan izena emateko informazioa

Abuztuaren 22tik abuztuaren 24ko 10:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako laugarren jardunaldiaren Athletic Club-RCD Espanyol neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian irailaren 3an eta 4an. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.