CA Osasunaren aurkako lagunartekoa Lezamako 5. zelaian

CA Osasunaren aurkako lagunartekoa Lezamako 5. zelaian

Ateak irekita izango da, gehienez 200 ikuslerentzat

Athletic Clubek etxean jokatuko duen denboraldiaurreko azken lagunartekoari ekingo dio bihar Lezaman, 19:00etatik aurrera. Aurreko sei partidetan gailentzea eta sentsazio onak pilatzea lortu ondoren, Iraia Iturregiren neskek 1. RFEF Mailan arituko den eta Primera Iberdrolara igotzen saiatuko den CA Osasuna hartuko dute.

Norgehiagoka, Lezamako 5. zelaian, belar naturalekoa, jokatuko da eta ateak irekita izango da, ohiko tribunarik ez duen zelai horretarako baimendutako edukiera bete arte.

Iraia Iturregik 15 jokalari deitu ditu talde gorritxoaren aurka jokatzeko: Mariasun Quiñones, Amaia Peña, Garazi Murua, Oihane Valdezate, Marta Unzue, Leyre Monente, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Ane Azkona, Nerea Nevado, Itxaso Uriarte, Mariana Cerro, Paula Arana, Bibiane Schulze eta Ainize Barea.

Nekane eta Landaluze igandean Realaren aurka jokatuko duten partidarako taldera itzuli daitezke, eta Oguizak bere sendatze-prozesuarekin aurrera jarraitzen du. Yulema Corres, kuadrizepsa minduta duelarik, bajan dago oraindik. Sara Ortega eta Jone Amezaga 17 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin kontzentratuta daude, eta Amaia Martinez, Paula Esteban, Alejandra Estefania eta Claudia Fernandez bigarren taldearen dinamikarekin bat egin dute dagoeneko.