Begoñako Ama Birjinari eskaintza

Begoñako Ama Birjinari eskaintza

Athletic Clubeko lehen taldeak, Zuzendaritza-Batzordearekin batera, tradizioari jarraituz Amatxu bisitatu dute gaur

Athletic Clubeko lehen taldeek, kapitain eta entrenatzaileek ordezkatuta, Zuzendaritza-Batzordeko ordezkaritza batek, Jon Uriarte presidentea buru dela, eta Jose Angel Iribarrek Begoñako Ama Birjinaren, Bizkaiko zaindariaren, ohiko eskaintza egin dute. Presidenteak, hitzaldi labur batean, gurea "fede kontua besterik ez dela adierazi du. Jokalariei zaleok horixe eskatzen diegu, kolore hauek defendatuz herri oso bat harro sentiaraz daitekeela jakin dezatela". Gainera, Uriartek azken urteetan pandemia jasan ondoren poza berreskuratzeko deia egin du, eta hil diren guztiak gogoratu ditu.

Iker Muniainek eta Garazi Muruak, Athletic Clubeko kapitainek, urte oparo bat izatea eskatu diote Amatxuri plantillen izenean. Bi urtez ekitaldia modu modu pribatuan ospatu ondoren, zaleak, batzuk oso gazteak, talde zuri-gorriekin izan dira.

Jose Luis Achutegui Begoñako parrokoak eman dio hasiera 1930etik antolatzen den ekitaldi honi, eta urte honetan hil diren bazkide eta zale guztien omenez minutu bateko isilunea egin dute. Lehen taldeentzat eta Klubeko gainerako taldeentzat urte arrakastatsua izatea espero dugu, baina garaipenik handiena, ekitaldi honetan berriro ere zaleekin bildu ahal izatea da.