Oihane Hernandez Espainiako selekzioarekin estreinatuko da

Oihane Hernandez Espainiako selekzioarekin estreinatuko da

Atzelari zuri-gorrria nazioarteko bi partida jokatzeko deitu dute

Oihane Hernandez deitu du Espainiako selekzioak hurrengo bi neurketa ofizialak jokatzeko. Atzelari zuri-gorria nazioarteko zerrenda batean dago estreinekoz.

Australia eta Zeelanda Berriko 2023ko Munduko Txapelketarako txartela lortuta, Hungaria eta Ukraina hartuko ditu irailaren 2an eta 6an, hurrenez hurren, Jorge Vildak zuzentzen duen taldeak.