Peru Nolaskoainek utzita jokatuko du SD Eibarren

Peru Nolaskoainek utzita jokatuko du SD Eibarren

Erdilaria Gaizka Garitanok zuzendutako taldean arituko da

Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa lortu dute Peru Nolaskoain erdilaria bertan lagatuta jokatzeko ekainaren 30era arte. Iragan denboraldian SD Amorebietan LaLiga SmartBanken 17 partida jokatu ondoren, harrobiko jokalariak Ipuruan jarraituko du bere progresioa, Gaizka Garitanoren aginduetara. Zumaiako jokalaria denboraldia amaitutakoan itzuliko da Athleticera, 2024ko ekainaren 30era arte Athleticekin kontratua baitu.

Nolaskoainek 23 urte ditu, eta 2018an egin zuen debuta Athleticen, LaLigako lehen jardunaldian, Leganesen aurka. Gainera, lehoien garaipenaren lehen gola sartu zuen. 13 partida jokatu ditu zuri-gorri gisa.