Eneko Delgadok Athletic Clubeko etapa amaitu du

Eneko Delgadok Athletic Clubeko etapa amaitu du

Iragan denboraldian SD Gernika taldean utzita jokatu zuen Bilbao Athleticeko erdilaria Kluba uzteko akordio batera iritsi da


Athletic Clubek eta Bilbao Athleticeko Eneko Delgado erdilariak akordioa lortu dute jokalaria taldea utzi dezan. Ezkerra duela bi urte iritsi zen Lezamara eta, urtebete Basconian jokatu ondoren, aurreko denboraldian utzita aritu zen Segunda RFEF-ko SD Gernika taldean.

Athletic Clubek zorte ona opa dio Eneko Delgadori bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio erakutsitako lan eta dedikazioa.