Elche CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Elche CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Elche CF taldeak sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko

Elche CF taldeak 1400 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Bazkideen Txokoaren bitartez (Bazkideentzako zerbitzuak/Athletic Clubeko sarrera-zozketa) inskribatu daitezke irailaren 1etik, osteguna, 10:00etatik, irailaren 5era arte, astelehena, 10:00etara. Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.

Athletic Club eta Elche CF akordio batera iritsi dira kanpoko zaleentzako sarreren prezioa 35 eurotakoa izateko Martínez Valero futbol zelaian (5. jardunaldia irailaren 11n) eta San Mamesen (2023ko maitzaren 28aren asteburuko 37. jardunaldian) jokatuko diren partiduetarako.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko da edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.