Oihane Hernandez, debut ofiziala Espainiako selekzioarekin

Oihane Hernandez, debut ofiziala Espainiako selekzioarekin

Athletic Clubeko jokalariak 10 minutu inguru jokatu zituen Espainiako selekzioak Hungariaren aurka lortutako garaipenean

Oihane Hernandez Athleticeko jokalariak bere lehen minutu ofizialak jokatu ditu Espainiako selekzioarekin. Hogeita bi urteko atzelaria Olga Carmonaren ordez zelairatu da Espainiaren eta Hungariaren arteko neurketako 77. minutuan. Jorge Vildak zuzendutako taldeak garaipen erosoa erdietsi zuen Hungariaren aurka (3-0).

Aurreko urteetan Espainiako selekzioko behe mailetan parte hartu zuen sopeloztarrak Espainiako selekzio nagusiarekin debuta egin du.