Umeen sarrerak Rayo Vallecanoren aurkako neurketarako

Umeen sarrerak Rayo Vallecanoren aurkako neurketarako

Haurrentzako sarrerei buruzko informazioa San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako

Irailaren 5etik irailaren 7ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 eurotan**, Ligako seigarren jardunaldiaren Athletic Club-Rayo Vallecano neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian irailaren 16an eta 17an.

Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.