Athleticek bost liga handietako talde egonkorrena dauka

Athleticek bost liga handietako talde egonkorrena dauka

Zuri-gorriak harrobian hezitako jokalariek LaLigan minutu gehien jokatzen dituzten sailkapeneko lider argia dira 2022/23 denboraldiaren hasiera honetan

CIES Football Observatory Suitzako ikerketa-zentro ospetsuak egindako Atlas Demografikoaren arabera, Athletic Europako bost liga handienetako klubik egonkorrena da.

CIESek txapelketako lehen lau jardunaldietan erabilitako jokalariek lehen taldean daramatzaten hilabeteen batez bestekoa aztertu du, Athletic Club, bakarrik, buru duen rankinga. Jokatutako lau partidetan parte hartu duten 22 jokalariek batez beste 66,8 hilabete daramatzate lehen taldean, Real Madridek erabilitako 20 jokalariek (59,4) eta Liverpool FC taldeak erabilitako 21 jokalariek (54,5).

Tottenham Hotspur (53,1), Bayern München (52,1), Dynamo Kyiv (49,5), Borussia M 'gladbach (48,4), Manchester City (48,2), Paksi FC (47,9) eta Leicester City (47,4) taldeek osatzen dute Europako top10-a.

Azterketa LaLigan zentratuz, Athletic argi eta garbi dago buruan: Athletic Club (66,8), Real Madrid (59,4), Atletico Madrid (46,1), FC Barcelona (44,4), Reala (38,8), Osasuna (38,5), Celta (35,4), Rayo Vallecano (29,3), Real Betis (28,4) eta Villarreal CF (26,1) dira sailkapeneko lehen hamarrak.

Lezama, liderra

Athletic Club, gainera, lider argia da harrobiko jokalariek jokatzen dituzten minutuetan 2022/23 denboraldiaren hasiera honetan. LaLigan jokatutako minutuen %63an Lezaman hezitako jokalariak izan dira protagonista, Realaren (sailkapeneko bigarrena %38,3) eta Osasunaren (%35,8) oso gainetik. CIES Futbol Behatokiak UEFAren irizpideei jarraitzen die harrobiko futbolari bat aintzat hartzeko, eta halakotzat hartzen ditu 15 eta 21 urte bitartean gutxienez hiru denboralditan klubeko oinarrizko mailetan jokatu dutenak.