Kafetegi berria Lezamako instalazioetan

Kafetegi berria Lezamako instalazioetan

Eraikin nagusian kokatuta, 2. zelaiko harmaila nagusiaren ondoan, harrobiko jokalarien senideentzako, zale zuri-gorrientzako eta bisitarientzako topagunea izango da

Lezamako instalazioen berritzeak eta modernizatzeak, jokalarientzako baldintzak hobetzeaz gain (gizonezkoen lehen taldearen eraikina, egoitza, eraikin nagusi berria, eta abar), Athletic Clubeko bazkideen eta instalazioetara partida edo entrenamenduren bat ikustera etorriko diren zaleen beharrak asetzea ere bilatzen du.

Ildo horretan, irailetik aurrera, Lezamak kafetegi berria du eraikin nagusian, 2. zelaiko harmailaren ondoan, bilgune eta konexio gune bihurtzeko asmoz, bai Athleticeko zaleentzat, bai beste klub batzuetako bisitarientzat ere.

Halaber, jokalari gazteenen senideentzat itxaroteko eta elkartzeko espazioa ere izango da, seme-alabek beren jarduera egiten duten bitartean.

Kafetegiko terrazan, barruko mahaietan edo barran pintxoak, ogitartekoak eta gosariak dastatzeko aukera egongo da.

Lezamako instalazioetan ostalaritza-eskaintza bat izateko beharrari erantzuteaz gain, proiektu honen xedea enplegua sortzea da. Horrela, kafetegia Suspertu SL laneratzeko enpresak kudeatuko du (EDE Fundazioak bultzatua), Aretxarte-Suspertu ABEEaren barruan dagoena, Lezamako jatetxe-zerbitzu guztiak emateko, 5-8 lanpostu egonkor sortzeko asmoz.

Zuen zain egongo gara Lezamara etortzen zareten hurrengo aldian!