"Bihar hiru puntu lortzea garrantzitsua izango da"

"Bihar hiru puntu lortzea garrantzitsua izango da"

RCD Espanyolen aurkako porrotaren "etsipenaren" ondoren, Ernesto Valverdek adierazi du "bihar oso talde trinkoa eta mentalizatuaren aurka jokatuko dugula"

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak bere iritziak eman ditu Elche CFren aurkako partidaren atarian eta RCD Espnayolen aurkako porrota "etsipena" izan zela aitortu du: "Ilusio handia genuen garaipena lortzeko eta sailkapenaren goialdean sartuko gintuzten hiru puntu lortzeko. Partida aurrera zihoan heinean, berdinketa etsipena bazen, akats bat izan genuen eta porrota kostatu zitzaigun. Honetatik ikasi behar dugu. Gauza asko egiten ari gara ondo, beste batzuk hobetu behar ditugula uste dut, eta horretan lan egin behar dugu. Hala ere, gehiago dira ondo egiten ari garen gauzak, eta horri eutsi behar diogu".

Nahiz eta talde zuri-gorriak lehen lau jardunaldietan puntu bakarra lortu duen talde baten aurka jokatuko duen, Valverde ez da fio eta biharko partida "garrantzitsua" dela esan du: "Biharko lehia ez da aurreko jardunaldikoaren berdina izango. Berriz ere puntuak behar dituen eta etxean jokatzen duen talde baten aurka jokatuko dugu. Puntu bakarra lortu du lehen lau jardunaldietan eta garaipena behar dute. Elche CF talde trinkoa da eta hasierako egutegi zaila izan du. Oso emaitza txarretik datoz Villrrealen aurka, baina oso mentalizatuta ikusten ditut neurketarako. Guk haien erantzun bera edo hobea eman behar dugu, jokatzen ditugun puntuak oso garrantzitsuak baitira".

Taldeko azken bajen inguruan galdetuta, honako hau argitu du entrenatzaileak: "Ez ditugu ez Balenziaga ez Yuri berreskuratu, eta Anderrek ezbehar bat izan du duela egun batzuk, ezer larririk ez. Ez du sentsazio onik eta ezin izan da iritsi. Yerayren kasuan, egun batzuk daramatza sukar altuarekin eta ez dago entrenatzeko eta bidaiatzeko moduan".