UDG Tenerife – Athletic Club partida bertan behera

UDG Tenerife – Athletic Club partida bertan behera

Lehoiek ezin izan dute ligako lehen partida jokatu gaur, larunbata, 18:00etan La Palmeran epaileak agertu ez direlako

Epaileen taldea gaur La Palmeran agertu ez denez, UDG Tenerife eta Athletic Cluben arteko partida bertan behera geratu da. Athletic Clubeko espedizioa, Jon Uriarte presidentea buru zela, Tenerifera joan zen atzo, F Ligako lehen jardunaldia jokatzera. Taldea 17:30ak inguruan lurreratu zen Tenerife Iparraldeko aireportuan (Bilbo-Madril-Tenerife iparraldea), ondoren uhartearen hegoaldera joateko.

Larunbat arratsaldean, talde zuri-gorria 16:00ak aldera iritsi da La Palmerara, UDG Teneriferen aurka jokatzeko. Beroketaren ondoren, egiaztatu da epaileak ez direla joko-zelaira joan, eta, beraz, bertan behera utzi dute partida handik gutxira. Bi klubek adostu zuten egoera hori gertatuz gero taldeek lagunarteko partida bat jokatuko zutela agertoki berean.

Athletic Clubek hasierako planarekin jarraitzeko asmoa du, nahiz eta lehen partida ofiziala ez jokatu, eta bihar goizean entrenamendua osatuko du Tenerifeko Javier Perez kirol hirian. Saioaren ondoren, espedizioa Bilbora itzuliko da zuzenean 14:30ean.