"Irmo jokatu dugu egun zail batean"

"Irmo jokatu dugu egun zail batean"

Ernesto Valverdek bere taldeak Elche CFren aurkako garaipenean erakutsitako maila erasokorra goraipatu eta ospatu du, tenperatura altuek markatutako neurketan

"Taldeak entrenatzaile guztiok nahi duguna egin du. Irmo jokatu dugu, ondo iritsi gara aurkariaren areara eta ez ditugu aukera asko ahalbidetu". Athleticek bere legea ezarri du berriro San Mamesetik urrun. Sendo, Elche CFren aurka lehen zati bikaina jokatu ondoren. Ernesto Valverdek bere taldearen lana goraipatu du: "Partida laster jarri zaigu gure alde, eta eurek leporatu dute kolpea. Denborak aurrera egin ahala, indartsu sentitu gara. Bigarren zatian ondo kudeatu dugu, nahi baino aukera gehiago jasan ditugu, baina ederto eutsi diogu norgehiagokari, gola jaso dugun arren. Pozik nago".

Lehoiek sekulako neurketa borobildu dute etxetik kanpo berriz ere, zortzi gol sartu baitituzte orain arte jokatutako bi partidetan: "Hobeto ari gara jokatzen. Taldeak antzeko maila du partida guztietan, golak egin ditzakegu eta hori erakusten ari gara. Bide horri jarraitu behar diogu. 5 partida besterik ez daramagu, lagin esanguratsua izan dadin. Puntuak eta garaipenak egiten dugun lanaren ondorio dira. Hamar puntu ditugu, eta baten batek ihes egin badu ere, jarraitu egin behar dugu".