Partida Aurrekoa: Elche CF-Athletic Club (LaLiga 5. J)

Partida Aurrekoa: Elche CF-Athletic Club (LaLiga 5. J)

Denboraldiko lehen porrotaren ondoren, lehoiek Martinez Valeron gaur jokatuko den neurketan garaipenaren bidera itzuli nahi dute

Lehoiek beste hiru puntu eskuratzeko motibazioarekin ekingo diote gaur LaLigako bosgarren jardunaldiari, RCD Espanyolen aurka denboraldi honetan lehen aldiz galdu ostean. Ez da neurketa erraza izango, Elche CF taldeak puntuak lortzeko premia handia baitu. Oraingoz, ez dute garaipenik lortu eta jaitsiera postuetan daude Getafe CF eta Cadiz CF taldeekin batera. Martinez Valero bezalako zelai zailean, Ernesto Valverderen taldeak beste garaipen bat bilatuko du etxetik kanpo, sailkapeneko postu nagusietara gehiago hurbiltzeko asmo zehatzarekin.



Deialdia

Teknikari zuri-gorriak Elche CF-ren aurka jokatzeko deialdia honako jokalari hauekin osatu du. Balenziagak eta Yurik euren sendatze-prozesuekin jarraitzen dute, eta beste aste bat emango dute lesioagatik deialditik kanpo. Yeray Alvarez eta Ander Herrera bajen zerrendara gehitu dira aste honetan. Paredes eta Iru taldearekin batera bidaiatu dute.


Valverde
 


Hona hemen Ernesto Valverderen adierazpenak, Elche CF eta Athletic Cluben arteko lehiaren aurrekoak.

Aurkaria

Bere sorrera Elx herria ordezkatuko zuen talde bat izateko herri-eskaerak bultzatu zuen. Horrela, 1923an sortu zen Elche CF, beraz datorren urtean mendeurrena beteko du. Ia hiru hamarkada igaro behar izan ziren talde ilizitarra futbolaren maila gorenera iritsi zedin. 1958/59 denboraldian lehen igoera erdietsi zuten eta hamabi denboraldi jarraian iraun zuten lehen mailan, 1964. urtean historiako emaitzarik onena izango zen bosgarren postua lortu zutelarik. Ordutik, 24 aldiz egon dira LaLigan. Bost urte geroago, Elche CF-k Errege Kopako final bakarra jokatu zuen Athletic Cluben aurka. KO txapelketaren 65. edizio horretan, lehoiek garaipena lortu eta talde zuri-gorriaren historiako 21. Kopa irabazi zuten.

Gaur egun Franciso Rodriguezek zuzentzen duen taldearen emaitzak kontuan hartuta, Alacantekoak ez dira bere une onenan heltzen partida honetara. Puntu bakarra lortu dute, ez dute garaipenik eskuratu eta azken jardunaldian Villarreal CF-k lau gol sartu zizkion.


Estatistikak

1959/60 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, ElcheCF-k eta Athletic Clubek 46 partida jokatu dituzte maila gorenean, talde zuri-gorriak balantze positiboa duelarik: 20 garaipen, 15 berdinketa eta 11 porrot.
 

Martinez Valero estadioan jokatutako partidei dagokienez, balantzea ez da guztiz positiboa lehoientzat. Elche CF-ren zelaira egindako 23 bisitetatik, Athleticek lau aldiz bakarrik lortu ditu hiru puntuak, bederatzi aldiz berdinketarekin bukatu da partida eta 10 aldiz atera zen garaile etxeko taldea.
 

Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei erreparatuz, 2014/15 denboraldian soilik lortu zuten lehoiek Elche CF mendean hartzea. 2021/22 eta 2013/14 denboraldietan, aldiz, bilbotarrek puntu bana lortu zuten eta 2020/21 eta 1988/89an etxekoek garaipena erdietsi zuten.

Ikusi hemen Elche CF-ren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.