Valverde-Iraola, konexio ahaztezina

Valverde-Iraola, konexio ahaztezina

Teknikari eta lehoi gisa debuta egin zuten elkarrekin Athletic-Bartzelona partida batean, eta larunbatean San Mamesen jokatuko dutena izango da bere lehen lehia aulkitik

Ernesto Valverde eta Andoni Iraolaren ibilbideek lotura zuzena dute. Txingurri izan zen egun batean, Jose Mari Amorrorturekin batera, Antiguokoko gazte bat zuzenean ikusteko aukera izan zuena, Berion, eskuin hegalerako Lezamako beharrizan batekin bat zetorrelako. Elkarrekin egin zuten aurrera entrenatzaile eta jokalari gisa, 2003ko abuztuaren 30ean San Mamesen FC Barcelonaren aurka debuta egin zuten arte. Txingurrik Athleticen aulkian zuzendu dituen 311 partidetatik lehena Iraolaren estreinaldia ere izan zen. Usurbildarrak 510 bete zituen eta laugarren jokalaria da klubeko sailkapen historiko horretan.

Europarako sailkapenak bizi izan zituzten, Liejako 1-7 ahaztezina, non Andonik penaltiz gola sartu zuen, San Mameseko agurrean  gol bikaina sartu zien orduan Marcelinok entrenatutako gizonei 4-0ekoan... Kapitaina izan zen Camp Nouko Kopako finalean bere kirol ibilbidea borobiltzea falta izan zitzaion eta pena izan zen hurrengo urteko Superkopako titulua galdu izana. Iraolak futbolari eta pertsona gisa utzi duena aitortzeko modukoa da. Eta ez dezagun esan Txingurrik zer eragin izan duen bere ibilbidean eta teknikari bihurtzeko erabakian.

Balioak eta ideiak partekatzen dituzte. Horregatik ez dute arazorik izan halako hitzordu berezi baten atarian hari buruz hitz egiteko. Entrenatzaile gisa biziko duten lehen lehia larunbatean izango da San Mamesen 21:00etan... "Ez dut ukatuko berezia dela niretzat, azkenean ni ere entrenatzaile gisa hazi bainaiz Andoni Iraola gertu dudala. Partida asko bizi izan ditugu elkarrekin, eta orain aurre egin behar diot. Nire sekretu guztiak ezagutzen ditu, beraz, adi egon behar dut", nabarmendu du gure tekinikariak. "Denok behar dugu lehen aukera hori, zugan konfiantza duen norbait, eta nire kasuan Ernesto izan zen", gogoratu du Rayoko entrenatzaileak.