Informazio erabilgarria: Athletic Club – Rayo Vallecano

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Rayo Vallecano

Larunbat honetan, 21:00etan, San Mamesera 2022-23 LaLigako seigarren jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

San Mamesen jokatuko da larunbat honetan (21:00etan) Athletic Cluben eta Rayo Vallecanoren arteko 2022-23 denboraldiko 6. jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Lau aukera daude:

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira irekita:

Irailaren 16an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Irailaren 17a, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak lau sarrera baino ezingo ditu erosi pertsona bakoitzeko, agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

Halaber, San Mameseko erdiko eraztunean, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko Matchday Experience sarrerak salgai daude (partida hasi baino 24 ordu lehenago arte).

San Mames BAT sarrerak online erosi.

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula zure eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu partida Geuria! Tabernan, San Mameseko 13. atearen ondoan, 18:00etatik aurrera, edari eta janari eskaintza anitzarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Gainera, partidaren ostean, zuzeneko musika izango da DJekin 01:00etara arte. 

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 17:30era egongo da irekita, pintxo eta edari zerbitzuarekin, eta San Mames Jatetxea, berriz, 13:00etatik 18:00etara.
 

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain.