Unai Simon eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Unai Simon eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Athletic Clubeko atezaina eta aurrelaria, selekzio absolutuarekin estreinatuko dena, deitu ditu Luis Enriquek Nations Leagueko partidak jokatzeko

Unai Simon eta Nico Williams, selekzio absolutuarekin estreinatuko dena, Luis Enriqueren deialdian sartu dira UEFA Nations Leagueko bi partida jokatzeko. Futbolari zuri-gorriak irailaren 19tik aurrera kontzentratuta egongo dira Las Rozasen. Lehenengo neurketa irailaren 24an izango da La Romareda zelaian Suitzaren aurka eta bigarrena irailaren 27an Bragan Portugalen kontra. Bi norgehiagokak 20:45ean hasiko dira.