Athletic Club - Sporting Huelva partidaren buletina deskargatu

Athletic Club - Sporting Huelva partidaren buletina deskargatu

Lezamako neurketen ohiko buletina eskuragarri duzu Liga F-ko 2. jardunaldiko norgehiagokaren atariko eduki guztiekin

Dagoeneko Athletic Clubeko buletin digitalaz goza dezakezu. Biharko neurketaren atarian, Sporting Huelva taldearen aurka Liga F-ko 2. jardunaldian, argitalpenak denboraldirako helburuak, Oihane Hernandezi egindako elkarrizketa, Itxasoren iritzia eta norgehiagokari buruzko ohiko informazio estatistikoa (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...) biltzen ditu.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak sartzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA