Beteranoen partida solidarioa CD Ugaoren aurka

Beteranoen partida solidarioa CD Ugaoren aurka

Athletic Clubeko emakumezkoen talde beteranoak Hodeilargi Elkartearen aldeko partida solidarioan parte hartuko du

Athletic Clubek ongintzazko partida jokatuko du igandean, 17:00etan, Arandiako futbol zelaian CD Ugaoren aurka Hodeilargi Elkartearen alde. Partidarako sarbidearekin batera, elkartearen aldeko zozketa solidario batean parte hartu ahal izango da.

Tzibi Juaristik jokalari hauek deitu ditu partida joka dezaten: Ainhoa Gaztelu, Garazi Unibaso, Maider Real, Irantzu Castrillo, Janire Beitia, Andere Legina, Ainoa Antruejo, Irune Murua, Joana Flaviano, Karmele López, Jessica Gómez, Tzibi Juaristi, Izaskun Gaztelu, Zuriñe Gil, Julene Guarrotxena, Itziar Gurrutxaga, Arrate Orueta eta Nerea Onaindia.