Partida aurrekoa: Athletic Club-Rayo Vallecano (LaLiga 6. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-Rayo Vallecano (LaLiga 6. J)

Lehoiek, Elxen lortutako emaitza bikainaren ondoren, hiru puntuak batu nahi dituzte berriro San Mamesen, bi taldeetako zaleen arteko sintonia onak markatutako neurketan

LaLiga San Mamesera itzuliko da giro bikaina eta bi taldeetako zaleen arteko sintonia onak ezaugarri izango dituen partida batekin. Athletic Clubek eta Rayo Vallecanok indarrak neurtuko dituzte Katedralean 21:00etatik aurrera 6. jardunaldiko norgehiagokan. Lehoiek, Elxen lortutako 1-4ko emaitza bikainak bultzatuta, Andoni Iraola lehoi ohiak entrenatzen duen arerio baten aurka beste garaipen bat pilatu nahi dute euren zaleen aurrean. Pizgarri asko ditu lehiak oroitzapenerako gau batez gozatzeko. Irabaziz gero, zuri-gorriak Europako postuetan geratuko lirateke txapelketa gelditu baino lehen.

Deialdia

Teknikari zuri-gorriak Rayoren aurka jokatzeko deialdia honako jokalari hauekin osatu du. Ander Herrera zerrendara bueltatu da azken partidan deialditik kanpo geratu ostean. Balenziaga eta Yuriren bajei, Agirrezabala, Vivian eta Vesgarenak gehitu behar dira. Iru eta Paredes berriro sartu dira zitazioan.

Valverde

Ernesto Valverderen adierazpenak lehoien eta madrildarren arteko norgehiagokaren atarian, hemen.

Aurkaria

1924an sortua, Rayo Vallecano UEFA Kopan lehiatu da (2000/01) eta 20 denboraldi egin ditu Lehen Mailan. Bigarren Mailako txapeldun izatea ere lortu zuen (2017/18), eta hau izan zen gizonezkoen lehen taldeko lehen titulu ofiziala. Andoni Iraola lehoi ohiak bigarren denboraldiz zuzentzen du taldea, eta bederatzigarren postuan doa zazpi punturekin, Athleticek baino hiru puntu gutxiago.

LaLigari hasiera eman dioten bost partidetan, talde vallecarrak era guztietako emaitzak lortu ditu: bi garaipen (Valencia CF eta RCD Espanyolen aurka), berdinketa bat FC Barcelonaren aurka Camp Nou zelaian eta bi porrot, RCD Mallorca eta CA Osasunaren aurka.


Estatistikak

1977/78 denboraldian LaLigan lehen aldiz indarrak neurtu zituztenetik, Rayo Vallecanok eta Athleticek 38 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta balantze positiboa izan dute zuri-gorriek: 20 garaipen, 9 berdinketa eta 9 porrot.



San Mamesen jokatu diren zuri-gorrien eta madrildarren arteko norgehiagokei dagokienez, Athleticek aldeko balantzea du 13 garaipen, 3 berdinketa eta 3 porrotekin.




Katedralean bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei erreparatuz, datuak etxeko taldearen aldekoak dira. Lehoiek 4 garaipen eta porrot bat izan dituzte Rayoren azken bost bisitetan.



Rayoren aurkako datu eta estatistika guztiak, hemen.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, jarraitu gure Athleticen partida. Ez ezazu galdu!