Jon Morcillok urte batez luzatu du kontratua

Jon Morcillok urte batez luzatu du kontratua

Denboraldi amaieran bukatzear zen hegaleko jokalariaren eta Athleticen arteko lotura. Aurten, sei neurketatik bostetan parte hartu du zornotzarrak

Athletic Clubek eta Jon Morcillo futbolariak kontratua denboraldi batez luzatzea adostu dute, 2024ko ekainaren 30era arte. Aurrelariak 48 partida jokatu ditu lehen taldean, eta Ligako azken bost partiden azken txanpan parte hartu du aurten.

Zuzendaritza Batzordearen lan ildotik, Morcillok onartu egin du Athletic Clubek proposatutako planteamendu ekonomikoa, helburuei lotutako aldagai soldata-egituran oinarrituta.

Hegaleko jokalariak hirugarren denboraldia du maila gorenean, 48 partida batuz. Bere kanpainarik onena estreinakoa izan zen, 2020-21ekoa, 36 partida jokatu baitzituen, horien artean Marcelinoren aginduetara lehoiek irabazi zuten Superkopan. Urte horretan bertan, Osasunari eta Valladolidi sartu zien gola. Joan den denboraldian utzita jokatu zuren Valladoliden eta SmartBank Ligara igotzea lortu zuen.

"Oso harro sentitzen naiz Athleticen beste urte batez jokatu ahal izango dudalako. Nire bizitzako taldea da, dena eman dit. Helburua nigan jarritako konfiantza hori zelaian errendimendu onarekin itzultzea da", adierazi du zornotzarrak. 

Jon Morcillok prentsaurrekoa eskainiko du asteazken arratsaldean Lezaman.