"Nire ametsa hemen egotea da, badakit zein zaila den"
Lehen taldea

"Nire ametsa hemen egotea da, badakit zein zaila den"

Jon Morcillo "oso pozik" agertu da Athletic Clubekin duen kontratua 2024ra arte luzatu ostean

2022ko ira. 21a

Jon Morcillo Athletic Clubeko jokalaria komunikabideen aurrean agertu da kontratua 2024ra arte luzatu ostean, eta hainbeste maite duen klubean jarraitzeagatik oso pozik dagoela adierazi du: "Nahi dudan tokian nago eta oso pozik dena gertatu den moduagatik. Denboraldiaurrean gogo eta ilusio handiz iritsi nintzen entrenatzaile berriari nire bertuteak erakusteko. Jokalari asko geunden eta ez nekien zer gerta zitekeen, baina uste dut bere konfiantza irabazi dudala. Nire ametsa hemen egotea da, badakit zein zaila den. Klubak hemen jarraitzea nahi zuela erabaki zuenena ez dut inolako oztoporik jarri. Minutuak ditudanean, hemen egoteko maila eta gaitasuna dudala erakusten saiatuko naiz".

Morcillo Real Valladoliden aritu zen utzita, joan den denboraldiko bigarren itzulian, eta, bertan protagonismo handirik izan ez arren, bere lagapena oso positiboa izan zela uste du: "Jokalari helduagoa naiz eta esperientzia handiagoa dut. Hemen egotea zein zaila den jakitun. Banekien zer eman behar nuen geratzeko".

Azkenik, zaleek asko maite dutela aitortu du Amorebietako futbolariak: "Mota guztietako iruzkinen eraginpean gauden pertsona publikoak garela uste dut. Jendeak iritzia emateko eta pentsatzen duena esateko eskubidea du, baina beti errespetuz. Gehien gustatzen zaidana egiten saiatzen ari naiz, futbolaz gozatzen, eta saiatuko naiz nitaz zalantzan dagoen jendeak beste begi batzuekin begira diezadan. Athleticeko zaleak bereziak dira, euren arnasa gertu sentitzea gustatzen zaigu, behar ditugu eta joaten garen zelai guztietan bertan daude eta asko ematen digute. Dena ez da kritika txarra, laudorio asko ere izaten ditut eta zelaira ateratzen naizen bakoitzean asko nabaritzen dut".

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 24a

Lan plangintza irailaren 30era arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 30era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 23a

Gasteiz zuri-gorria

Lehen taldea

Athletic Clubek egun bikaina borobildu zuen Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako hiru puntuekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 23a

"Sendo jarraitu behar dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverde, pozik lehoien beste garaipen baten ondoren, baina datorrenari begira erlaxatzeko adorerik gabe

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Ruiz de Galarretaren mediku-txostena

Lehen taldea

Erdilaria zelaitik erretiratu da ezker hankako giharretako lesio batekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Athletic geldiezin batek Mendizorrotza konkistatu du

Lehen taldea

Lehoien garaipen ukaezina, Iñaki Williamsen eta Sanceten gol ederrei esker

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Lehen taldea

Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

"Alavesen aurkako partidak mami handia du"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Bihotz zuri-gorria Araban

Kluba

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

Ikusi gehiago