Club Athleticeko kideentzat esperientzia paregabea

Club Athleticeko kideentzat esperientzia paregabea

Txartel gorritazuria duten haurrek lehoiekin batera San Mameseko berdegunera salto egin ahal izango dute UD Almeriaren aurkako partidan

5 eta 12 urte bitarteko Club Athleticeko kideek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute Athleticek San Mamesen jokatuko duen hurrengo partidan.

Irailaren 30ean, UD Almeriaren aurka, jarraitzaile zuri-gorrien talde ofizial honetako hamaika zortedunek jokalariak lagundu ahal izango dituzte aldageletako tuneletik berdegunera, Katedralaren arnasa lehen pertsonan sentitzeko.

Horretarako, interesa dutenek formulario honetan eman beharko dute izena, Club Athletic kidearen datuekin batera, irailaren 25a baino lehen. Athletic Club irabazleekin harremanetan jarriko da telefonoz eta bere kide kodeak argitaratuko ditu webgunean.

Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, egin zaitez kide orain!

Saridunekin jarduteko protokoloa.