Erreglamendu Organikoaren Proiekturari eta 11. art-aren Aldaketari dagozkioen alegazioen balorazioak

Erreglamendu Organikoaren Proiekturari eta 11. art-aren Aldaketari dagozkioen alegazioen balorazioak

Zuzendaritza Batzordeak Clubeko bazkideen ekarpenei emandako erantzunak kontsulta daitezke dagoeneko Txokoan

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Clubeko bazkideek Estatutuetan aurreikusitako Erregelamendu Organikoaren Proiektuari egindako ekarpen guztien eta horietan agertzen den 11.2.B) artikuluaren Aldaketaren proposamenari egindako alegazioen balorazioak argitaratu ditu. Horietako bakoitzari emandako erantzuna webguneko Bazkideen txokoan kontsulta daiteke, Erregelamendu Organikoaren Proiektua eta 11. Artikuluaren Aldeketa ataletan. Dokumentu horietan, iradokizunak egiten duen bazkidearen kodea, iradokizunaren hitzez hitzeko testua eta Zuzendaritza Batzordearen balorazioa agertzen dira.

Zuzendaritza Batzordeak oso positiboki baloratzen ditu jasotako ekarpen guztiak, eta prozesu honetan parte hartu duten bazkideei eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik. Aldi berean, gainerako bazkideei Klubaren autorregulaziorako tresnak onartzeko esparruan etorkizunean deituko diren prozesuetan parte hartzeko gonbita egiten die.