Levante UD-Athletic Club, beti gozagarria den klasikoa

Levante UD-Athletic Club, beti gozagarria den klasikoa

Lehoiek denboraldi honetan etxetik kanpo jokatuko duten lehen neurketari aurre egingo diote, talde indartsu baten aurka

Bihar Buñolgo Kirol Hirian jokatuko den norgehiagoka emakumezkoen futbolaren klasikoetako bat da. Levante UD-ek eta Athletic Clubek, Estatuan kirol honen historian gehien irabazi duten taldeetako bik, elkarren aurka jokatuko dute Liga F-ko hirugarren jardunaldian. Lehoientzako lehen joan-etorria izango da (lehengoa Tenerifera lehiatzeko aukerarik gabe kontuan hartzen ez badugu) eta taldea ilusioz gainezka dago aurrean duen erronka gainditzeko. Bihar, 19:00etatik aurrera (Youtube Daznen) zuri-gorriek sailkapeneko lidergoa defendatuko dute talde valentziarraren aurka.

Levante UD-k ere hiru puntuak atera zituen lehen norgehiagokan, azken minutuan erreferentziatzat duten Alba Redondo erasoko jokalariak sartutako golari esker. Sanchez Verak zuzentzen duen taldeak (Erika Vazquez lehoi ohiaren laguntzarekin) 2-3 gainditu zuen Alhama Murtzian. Horrela, bi klubek hiru puntuak batu zituztelarik eta sentsazio bikainekin hasi dute erregulartasunaren txapelketa. Bajak gorabehera, Levante UD taldeak bloke interesgarri bat osatu du nazioarteko 10 jokalarirekin. Halere, horietako batek, min hartuta, ia denboraldi osoa galduko du. Paraluta atezain errumaniarrak lotailu gurutzatua hautsi du eta baja da hurrengo hilabeteetarako.

Joan den denboraldian Levante UD taldearen aurkako norgehiagokak ikuskizun hutsa izan ziren, joko ausart eta bizia erakutsi zuten,Lezaman zein Buñolen (2-3). Iturregik jokalariak liga hasiera honetan min hartutako zenbait jokalari berreskuratu ditu; hala nola, Yulema Corres eta Naia Landaluze Levante UD-ren aurka jokatzeko 20 jokalariko zerrendan sartu dira.

Honako zerrenda hau osatu du teknikari zuri-gorriak biharko neurketarako: Quiñones, Amaia Peña, Landaluze, Valdezate, Nekane, M. Unzué, Y. Corres, Oihane, Oguiza, Eunate, Pinedo, Azkona, Nerea Nevado, Itxaso, Mariana, Arana, Bibiane, Peke, S. Ortega eta J. Amezaga.