2021-2022ko ekitaldiaren itxiera eta 2022-23ko aurrekontua

2021-2022ko ekitaldiaren itxiera eta 2022-23ko aurrekontua

Athletic Clubek 10,6 milioiko galerarekin itxi du iazko denboraldia, eta Batzarrean 5,9 milioiko emaitza negatiboa aurreikusten duen aurrekontua aurkeztuko du

  • Athletic Clubek 10,6 milioiko galerarekin itxi du 2021/22ko ekitaldi ekonomikoa
  • Clubaren ondarea 103,4 milioi eurokoa da 2022ko ekainaren 30ean
  • Clubaren diru kutxa 89,3 milioi eurokoa da
  • COVID-19ak 2020ko martxotik eragindako diru-sarreren galerak eragin negatiboa izan du Clubean, 50 milioi euro ingurukoa

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko irailaren 14an egindako bileran, urriaren 26rako Ohiko Batzar Nagusia deitzea erabaki du. Bertan, besteak beste, 2021-2022 denboraldiko emaitzak eta 2022-2023 ekitaldi ekonomikoko aurrekontua bozkatuko dira.

2021-2022 denboraldian honako gertakari garrantzitsu hauek izan dira, arlo ekonomikoan eragina izan dutenak:

Kirol arloan:

  • Gizonezkoen Superkopako finala jokatzea.
  • Gizonezkoen Kopako finalerdiak jokatzea.
  • Gizonezkoen Ligako sailkapenean zortzigarren gelditzea.
  • Emakumezkoen Ligako sailkapenean zazpigarren gelditzea.

Gizarte arloan:

  • Herri Animazio Harmaila eta Bazkide 2022 Plana onartzea, behe-tribunako bazkideentzako abantailei buruzkoa.
  • Athetic Cluben Estatutu Sozial Berriak onartzea.

Azpiegituren arloan:

  • Lezamako jokalarientzako egoitza berriaren obrak amaitzea.
  • Lezamako bulegoen, aldagelen eta kirol-pabiloiaren eraikin nagusia bukatzea.
  • San Mameseko eskailera mekanikoak. 

Pandemiaren ondorioz diru-sarrerak gutxitzea eta Clubeko bazkideek egindako Covid-19 kuotaren aportazioa. 

Athletic Clubek 10,6 milioi euroko emaitza negatiboarekin itxi du 2021/2022 ekitaldia. Horietatik 3,5 milioi COVID-19aren ondorioen ondoriozko galerei dagozkie eta 5,7 milioi euro etorkizuneko gastuen estaldurarako horniduren funtsari. 

Clubaren ondare garbia 103,4 milioi eurokoa da 2022ko ekainaren 30ean. Clubak 89,3 milioi euro ditu epe laburreko kutxan eta finantza-inbertsioetan. Bi magnitude horiek Clubaren aktibo guztien %46 eta %40 dira, gutxi gorabehera.

2021/2022 ekitaldiko ustiapen-sarrerak 115,4 milioi eurokoak izan dira, hau da, 13,5 milioi euro gehiago (%24) aurreko ekitaldiarekin alderatuz.

COVID-19ak eragindako diru-sarreren galera 2020ko martxotik, pandemia hasi zenetik, 49,8 milioi eurokoa izan da, 2019/2020 (-8,7 milioi euro), 2020/2021 (-37,7 milioi euro) eta 2021/2022 (-3,5 milioi euro) ekitaldiei eraginez. 

Kontrako testuinguru horretan, 2021/2022 ekitaldian, Clubak ustiapen-galerak eta emaitza garbi negatiboa murriztea lortu du.

Zergak aplikatu ondorengo emaitza negatiboa, 2020/2021 ekitaldiko 25,4 milioietatik 10,6 milioi eurora igaro da, eta galerak %58,2 murriztu dira.

Bestalde, Clubaren ondareak honako bilakaera hau izan du azken 10 urteetako denbora-esparruan:

Epe luzera eratutako hornidurek honako bilakaera hau izan dute azken 5 ekitaldietan gehitzeari eta xedatzeari dagokienez:

Clubaren diruzaintzak azken 10 urteetan izan duen bilakaera honako hau izan da:

2022/23ko aurrekontua

2022-2023 ekitaldirako aurrekontua prestatzean, kanpoko eta barne-kudeaketako alderdi batzuk garrantzitsuak dira:

Kanpoko ikuspegitik, COVID-19ak eragindako ondoriorik gabeko ariketa bati ekingo diogu, baina muturreko inflazio-inguruneak eragin handia izango du Clubaren kostuen oinarri osoan.

Barne-mailan, ustiapeneko diru-sarrerak pixkanaka hobetzea nahi dugu, bai eta Clubaren ustiapen-gastuak errotik geldiarazteko kudeaketa-plan bat  garatu ere. Ibilgetu materialeko inbertsioak ere, euste-egoera batean, milioi bat eurokoak dira.

Athletic Clubek 2022/2023 ekitaldia 5,9 milioi euroko emaitza negatiboarekin eta 27 milioi euroko hornidura-kontsumoarekin ixtea aurreikusi du.

Zuzendaritza Batzordeko diruzainaren balorazioak

Guillermo Ruiz-Longartek, Zuzendaritza Batzordeko diruzainak, erakundearen balantzea oso kaudimenduntzat jo du, egoera erabat onbideratua baitu. Hala ere, urteko emaitzen kontutik bereizten du, ahulezia-elementuak hautematen baititu, 15 milioiko defizit errepikariarekin, eta 30 eta 35 arteko bandan mugitzen den galera kopuru handiago batera igotzen da, jokalarien amortizazioak batuta.

2021-22 ekitaldiaren itxierari dagokionez, pandemiaren ostean zaila oraindik ere, arduradun ekonomikoak bi alderdi garrantzitsu nabarmendu ditu: "Eginda iritsi zaizkigun kontuak dira, baina berrikuspen-ariketa bat egin dugu eta ados gaude formulazioaren parametroekin". Hala ere, ñabardura bat egin du: "Edozein pasibo identifikatu nahi izan dugu, aurreranzko edozein kostu, Clubari etorkizunean kalte egin diezaioken edozein aukera"

Honako hau adierazi du Animazio-Harmailari buruz: "Aurreko Batzarraren erabateko arrakasta da, eta Athleticen historiako arrakastarik handienetako bat; desplazatzen diren bazkideek deskontuak dituzte, eta ekaineko itxieran 5 milioi baino gehiago sartu ditugu. Honek ez du esan nahi harmaila honekin dirua galtzen deni, zazpi urtetik gorakoa ez den aldi batean konpentsatu egingo baita dena. Lan-aldaketen ondorio guztiak ere sartu ditugu eta horrekin guztiarekin, ekitaldiaren azken galera hamar milioitik gorakoa da, kontuan hartuta 3,5 milioiko Covid inpaktua dagoela". 

2022-23 denboraldirako egungo zuzendariek garatutako lehen aurrekontuari dagokionez, diruzainak nabarmendu du, urteko kontuak bezala, neurri handi batean eginda datozela ere. Ruiz-Longartek iragarri du ez dutela Estatutuek ematen duten aukera hartuko, bazkideen kuota azken bost urteetako KPIaren batez bestekoaren %50 gehitzeko aukera hain zuzen, "ekuazio horretatik kanpo utziko dugu 2022. urtea, hasteko ez dagoelako itxita eta bestetik, badakigulako azken 5 urteetako handiena  izan dela". Nabarmendu duenez, "nahiago izan dugu kuotaren igoera txikiagoa egin %1etik beherakoa, Clubaren Egun Erdiaren hainbanaketaz gain".

Diruzainak nabarmendu nahi izan du ere, halaber, kanpoko eta kudeaketako gastuetan lan egin dela, eta adierazi du "azken euroraino garrantzitsua izango den gerra-ekonomia aplikatzea" beharrezkoa dela. "Clubeko arlo guztiek aurrezki-hobekuntzak aurkitu dituzte aurreko egoerarekiko. 27 milioiko hornidura mantenduz, 5 milioiko galerekin amaitu nahi dugu. Erronka garrantzitsua da", esan du Guillermok. 

Ruiz-Longartek baieztatu du "logikoki lau urterako Plan Estrategiko bat garatuko dugula, Klubaren diru-sarrera eta gastu guztien gainean jardungo duena". 

Amaitzeko, lasaitasun-mezu bat bidali die bazkideei, "diru-sarreren hazkunde osasuntsuaren eta gastuen egiturari eusteko oinarriak ezarriko ditugulako, eta lanerako, zorroztasunerako eta gardentasunerako konpromisoa ere zabaldu gura dugu, egoera ahalik eta denbora laburrenean iraultzen saiatzeko. Kluba eraldatzera etorri gara".