undefined

2022ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

2022ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Athletic Clubeko bazkide konpromisarioen bilera urriaren 26an izango da, 19:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak Ohiko Batzar Nagusira deitu ditu Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak, 2022ko urriaren 26an, asteazkena, 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan lehenengo deialdian eta, hala badagokio, leku berean eta 19:15ean, bigarren deialdian, honako honen arabera:

GAI-ZERRENDA

Lehenengoa: Aurreko ekitaldi ekonomikoko Urteko Kontuak aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Bigarrena: Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Hirugarrena: Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako Aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Laugarrena: Erregelamendu Organikoaren Proiektua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Bosgarrena: Estatutuetako 11.2.b) artikuluaren aldaketa puntualaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Seigarrena: Klubeko Bazkideen Defentsa Erakundearen izendapena.
Zazpigarrena: Diziplina Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea.
Zortzigarrena: Apelazio Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea.
Bederatzigarrena: Hauteskunde Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea.
Hamargarrena: Konpromisarioen Batzarrerako deialdia egin ondoren aurkezten diren bazkideen proposamenak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea, Estatutuen 23.3 artikuluaren arabera. 
Hamaikagarrena: Galde-eskeak.

Bazkideei honako alderdi hauen berri ematen zaie:

Lehenengoa: Estatutuen 32.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi hau argitaratzen den egunetik aurrera, aurreko ekitaldi ekonomikoko urteko kontuak, kudeaketa-txostena (2021/2022 Memoria Ofiziala), Klubeko kontu-auditoreek egindako txostena, uneko ekitaldi ekonomikoari buruzko aurrekontua, Erregelamendu Organikoaren Proiektua eta proposatutako estatutu-aldaketaren testu osoa, bazkideen eskura geratuko dira egoitza sozialean, Bazkideen Arretarako Bulegoan eta Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan, euskaraz zein gaztelaniaz.

Bigarrena: Estatutuen 32.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, bazkide konpromisarioek idatziz eskatu ahal izango dituzte, Batzarra egin aurretik edo batzarra egin bitartean, Gai-zerrendako gaiei buruz beharrezkotzat jotzen dituzten informazio edo argibideak. Eskubide hori Klubari zuzendutako komunikazio bidez edo Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan horretarako ezarritako sistemaren bidez baliatu ahal izango da.

Zuzendaritza-Batzordeak eskatutako informazio edo argibideak eman beharko ditu, salbu eta, bere ustez, eskatutako datuak zabaltzea Klubaren gizarte- eta kirol-interesei kalte egiten badie edo datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeriaren aurka egiten badu. Ukatze hori Konpromisarioen Batzarrean arrazoitu beharko da. Ukatzea botoen gehiengo soilez ezeztatu ahal izango da, konpromisarioen % (20) hogeik gutxienez hala eskatzen badu, salbu eta datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen legeriaren aurka egiten badu.

Bazkideak aipatutako baldintzetan duen eskubidea ezin bada bete Konpromisarioen Batzarrean, Zuzendaritza- Batzordeak idatziz eman beharko du eskatutako informazioa, batzarra amaitu eta zazpi (7) egun naturalen barruan.

Hirugarrena: Estatutuen 13.2.q) artikuluan ezarritakoaren arabera, bazkideek, konpromisarioak ez izan arren, Gai-zerrendarekin zerikusia duten galderak egin ahal izango dituzte. Eskubide hori erabili ahal izango da, Klubari zuzendutako jakinarazpenaren bidez edo Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan horretarako ezarri den atalaren bidez, Batzarra egin baino hamabost egun lehenago arte (urriaren 11). Eskubide horretaz baliatzeari emandako erantzuna aurreko paragrafoan xedatutakoari egokituko zaio.

Laugarrena: Gai-zerrendako Seigarren puntuaren ondorioetarako, bazkideek Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan eta Bazkideen Arretarako Bulegoan eskura izango dituzte Estatutuen Arauketa eta Bazkideen Defentsa Erakundea izendatzeko Prozedura. Bazkideen Defentsa Erakundea izateko hautagai aurkeztu nahi duten bazkideek 2022ko urriaren 10eko 12:00ak arte bere burua aurkeztu ahal izango dute. Bete beharreko dokumentazioa Klubaren web orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) eta Bazkideen Arretarako Bulegoan eskura daiteke. Bost kide titularrak eta bost ordezkoak aukeratzeko bozketa, hautagai bat izendatuz egingo da aipatutako Prozeduraren arabera zerrendan sartu diren hautagaien artetik.

Bosgarrena: Gai-zerrendako Zazpigarren puntuaren ondorioetarako, bazkideek Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan eta Bazkideen Arretarako Bulegoan eskura izango dituzte Estatutuen Arauketa eta Diziplina Batzordeko kideak izendatzeko Prozedura. Diziplina Batzordeko kide izateko hautagai aurkeztu nahi duten bazkideek 2022ko urriaren 10eko 12:00ak arte bere burua aurkeztu ahal izango dute. Bete beharreko dokumentazioa Klubaren web orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) eta Bazkideen Arreta Bulegoan eskura daiteke. Bost kide titularrak eta bost ordezkoak aukeratzeko bozketa, gehienez ere bost izen izendatuz egingo da aipatutako Prozeduraren arabera zerrendan sartu diren hautagaien artetik.

Seigarrena: Gai-zerrendako Zortzigarren puntuaren ondorioetarako, bazkideek Klubeko web orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) eta Bazkideen Arretarako Bulegoan izango dituzte eskuragai Estatutuen Arauketa eta Apelazio Batzordeko kideak izendatzeko Prozedura. Apelazio Batzordeko kide izateko hautagai aurkeztu nahi duten bazkideek 2022ko urriaren 10eko 12:00ak arte bere burua aurkeztu ahal izango dute. Bete beharreko dokumentazioa Klubaren web orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) eta Bazkideen Arretarako Bulegoan eskura daiteke. Bozketa egiteko, gehienez ere bost izen izendatuko dira aipatutako Prozeduraren arabera zerrendan sartu diren hautagaien artetik.

Zazpigarrena: Gai-zerrendako Bederatzigarren puntuaren ondorioetarako, bazkideek Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan eta Bazkideen Arretarako Bulegoan eskura izango dituzte Estatutuen Arauketa eta Hauteskunde Batzordeko kideak izendatzeko Prozedura. Hauteskunde Batzordeko kide izateko hautagai aurkeztu nahi duten bazkideek 2022ko urriaren 10eko 12:00ak arte bere burua aurkeztu ahal izango dute. Bete beharreko dokumentazioa Klubaren web orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) eta Bazkideen Arretarako Bulegoan eskura daiteke. Batzarrak izendatuko ditu Hauteskunde Batzordeko bi kide titularrak eta bi ordezkoak, Batzarra egin aurreko astean Notario aurrean egingo den zozketatik aterako direnak. Beste hiru titularren eta beste hiru ordezkoen izendapena Batzarrean bertan egingo da, gainerako hautagaien artean. Bozketa egiteko, gehienez ere hiru izen izendatuko dira, aipatutako Prozeduraren arabera zerrendan sartu diren hautagaien artetik.

Zortzigarrena: Gai-zerrendako Hamargarren puntuaren ondorioetarako, Batzarreko kideen ehuneko hamar (%10) edo bazkide osoen ehuneko bi (%2) ordezkatzen duten konpromisarioek Zuzendaritza-Batzordearen ekimenez erabakitako deialdiaren osagarria argitaratzeko eskatu ahal izango dute, hasierako Gai-zerrendan puntu bat edo gehiago gehituz. Hasierako Gai-zerrendako puntuak gehitzeko eskaera Estatutuen 23.3 artikuluaren arabera egin beharko da. Eskubide hori Klubari zuzendutako jakinarazpenaren bidez edo Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan ezarri den atalaren bidez baliatu ahal izango da. Atal horren bidez, Estatutuetan eskatzen diren eskabideekiko atxikimenduak egin ahal izango dira.

Bederatzigarrena: Konpromisarioen Batzarra, osorik edo zati batean, Osoko Bilkura bihurtzea, bozkatzeko gai jakin batzuk batzar horretara igorriz, Estatutuen 23.2 artikuluan aurreikusitako moduan egin ahal izango da. Eskubide hori Batzarra hasi aurretik baliatu ahal izango da, Klubari zuzendutako jakinarazpenaren bidez edo Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan ezarri den atalaren bidez. Atal horren bidez, Estatutuek eskatzen dituzten atxikipenak egin ahal izango dira. 

Hamargarrena: Bazkide konpromisarioak batzarrera joan daitezke, bai modu telematikoan urrutitik, bai aurrez aurre. 

•    Urrutitik bertaratzea: bertaratutako pertsonen nortasuna eta eskubideak behar bezala baliatzen direla bermatzeko, urrutitik Batzarrera modu telematikoan parte hartu nahi duten konpromisarioak aldez aurretik erregistratu beharko dira Klubaren web-orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) edo Bazkideen Arretarako Bulegoan, 2022ko urriaren 16ko 12:00ak arte.

Ezarritako epea amaitu ondoren, ez da inolako erregistrorik onartuko bertaratze- eta boto-eskubidea modu telematikoan baliatzeko.

Erregistroa egin ondoren, konpromisarioak erabiltzaile-kredentzialak, gakoa edo antzekoak jasoko ditu Batzarrean, posta elektronikoaren bidez. 

Erregistroa egin ondoren, ezingo da botoa aurrez aurre eman. Batzarrera modu telematikoan parte hartzeko erregistroak berekin ekarriko du botoa aurrez aurre emateari berariaz eta modu ezeztaezinean uko egitea.
 

•    Aurrez aurreko bertaratzea: batzarrera modu telematikoan parte hartzeko eta botoa emateko erregistratu ez diren bazkide konpromisarioak batzarrera joan ahal izango dira eta botoa eman ahal izango dute.

Ohiko Batzar Nagusira joateko txartel elektronikoa jasoko dute Klubaren erregistroetan agertzen den helbide elektronikoan. Klubaren web orriko (www.athletic-club.eus) Bazkideen Txokoan gaituko den atalean ere deskarga dezakete edota Bazkideen Arretarako Bulegoan eska dezakete. 

Batzarra egingo den esparrura sartzeko eta bazkide-eskubideak erabili ahal izateko, bertaratze-txartel elektronikoa aurkeztu beharko dute, eta NANarekin, pasaportearekin edo gidabaimenarekin identifikatu.

Bazkidea modu frogagarrian identifikatzeko beharrezkoa den eskakizun hori desagertu egingo da Athletic Clubeko txartel digitala ezartzen denean, bazkideei elkarte-eskubideak baliatzeko eta edozein izapide, aurrez aurrekoak zein elektronikoak, Klubaren aurrean egiteko modu frogagarrian identifikatzeko aukera ematen dienean, Estatutuen 8. Xedapen Gehigarrian aurreikusitako moduan.
 

Hamaikagarrena: Estatutuen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, Konpromisarioen Batzarra balioz eratuko da, lehenengo deialdian kideen %50, gutxienez, bertaratzen direnean (aurrez aurre eta urrutitik, bitarteko telematikoen bidez). Bigarren deialdian, nahikoa izango da kideen %20k parte hartzea.

Hamabigarrena: Urrutitik Batzarrean telematikoki parte hartzea erabakitzen duten bazkide konpromisarioek ere parte hartu ahal izango dute, bi sistema erabiliz:

i.    Bideodeiaren bidez: bideodeiaren bidez parte hartu ahal izango dute Klubari Batzarrean parte hartu nahi dutela jakinarazten diotenek, 2022ko urriaren 16ko 12:00ak baino lehen, Klubak behar dituen baliabideak jar ditzan. Horretarako, atal bat gaitu da Klubaren web orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus).

ii.    Batzarra jarraitu ahal izateko plataforma telematikoan prestatutako txat-aren bidez: ez da beharrezkoa izango Klubari aldez aurreko jakinarazpenik egitea. Urrutitik bertaratzeko erregistratutako bazkideek parte hartzeko txanda eskatu ahal izango dute, eta Batzarrak irauten duen bitartean parte hartu ahal izango dute idatzizko galderak egiteko, plataforma telematiko berean gaitutako txat sistemaren bidez.

Hamahirugarrena: Estatutuen 31.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Gai-zerrendako puntu bakoitzari buruzko hitzaldi guztiak amaitu ondoren egingo dira bozketak. Batzarraren garapena arintze aldera, Gai-zerrendako zenbait punturen inguruko bozketak taldekatu ahal izango dira. Kasu horretan, Gai-zerrendako puntu guztiak banan-banan azalduko dira, hitzaldi guztiak egingo dira eta bozketa-aldia zabalduko da, non puntuak hurrenez hurren eta bereizita bozkatuko diren.

Bozketa aurrez aurrekoa edo urrutikoa izango da (modu telematikoan), eta beti isilpekoa. Ahal dela, Batzarrera bertaratzen diren konpromisarioen kasuan, hautestontzietan botoak sartzeko sistema tradizionalaren ordez, Klubak ematen dituen gailu interaktiboak erabiliko dira botoa emateko, baina bi sistemak baliozkoak izango lirateke. Batzarrera bertaratzen diren konpromisario guztiek sistema bera erabiliko dute botoa emateko.

Botoa emateko gailu interaktiboak erabiliz aukeratzen bada, Batzarrera bertaratzen diren konpromisarioek hiru minutuko epea izango dute Gai-zerrendako puntu bakoitzean botoa emateko. Botoa urrutitik emateko eskubidea modu telematikoz baliatzen duten konpromisarioei boto-aldi luzeagoa emango zaie: 5 minutukoa izango da Gai-zerrendako puntu bakoitzeko.

Hamalaugarrena: Gai-zerrendako 1. puntutik 4. puntuari buruzko onarpen-erabakiek gehiengo soila beharko dute. Gehiengo soila baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean sortuko da. Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko boto baliogabeak, boto zuriak eta abstentzioak. Estatutuak puntualki aldatzeko erabakia (Gai-zerrendako 5. puntua) Batzarrean boto-emaileen hiru bostenek onartu beharko dute. Eta organo independenteetako kideen izendapena (Gai-zerrendako 6. puntutik 9. puntura) bazkideen eskura dauden Prozeduren arabera egingo da, Klubaren web-orriko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus) eta Bazkideen Arretarako Bulegoan.

Hamabosgarrena: konpromisarioei gogorarazten zaie beren identifikazio-datuak eguneratu behar direla Klubaren webguneko Bazkideen Txokoan (www.athletic-club.eus), Klubak elkarte-eskubideak baliatzeko bitartekoak eman diezazkien.

Bilbo, 2022ko irailaren 25a.

Presidentea: Jon Uriarte Uranga Jn.     
Idazkaria: Jon Salinas Aguirre Jn.