Ohorezko sakea Urdaibairentzat

Ohorezko sakea Urdaibairentzat

Bermeoko trainerua , Eusko Label Ligako eta Kontxako Banderako irabazlea, bai eta Euskadiko eta Bizkaiko txapelketetako irabazlea ere, Almeriaren aurkako partidan omenduko dute

Athletic Clubek omenaldia egingo dio ostiral honetan Urdaibaiko traineruari, Eusko Label Ligako eta Kontxako Banderako txapeldun izendatu ostean. Bermeokoak, gainera, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldunak izan dira 2022an.

Bere arraunlariek ohorezko sakea egingo dute San Mamesen Athletic Club-UD Almeria partida hasi baino lehen, ostiral honetan 21:00etan.