Sevilla FC-Athletic Club neurketarako sarrerak

Sevilla FC-Athletic Club neurketarako sarrerak

Sevilla FC taldeak sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko

               

Sevilla FC taldeak 600 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi. Horietako 100 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke irailaren 28tik, asteazkena, 10:00etatik, irailaren 30era arte, ostirala, 10:00etara. Beharrezko balitz, zozketa egingo litzateke.

Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.