Club Athletic: Athletic Club - Atletico de Madrid neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Atletico de Madrid neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek LaLigako bederatzigarren jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzateke, igandera arte esklusiban

Club Athleticeko kideek dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Clubek 2022/23 LaLigako bederatzigarren jardunaldian, urriaren 15ean, larunbata, 21:00etan, San Mamesen, Athletic Clubek eta Atletico de Madridek jokatuko duten partidarako sarrerak, Athletic Cluben Sarrera Webaren bitartez. Salmenta esklusiboa urriaren 1ean (larunbata) eta 2an (igandea) 23:59ak arte egongo da aktibatuta.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (helduentzako edo umeentzako), eskuragarritasuna agortu arte. Gainera, 2022/23 Gazte Abonorako izena eman duten Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera esklusiboa izango dute Gazte Abonoek Ipar Beheko Harmailan askatzen dituzten eserlekuak eskuratzeko, partida hasi arte.

ATHLETIC KLUBAREN SALMENTA ESKLUSIBOA 

*Partidarako sarreren salmenta orokorra urriarrn 3an, astelehena, hasiko da, 10:30ean, ohiko baliabideen bidez.