Real Madrid CF arriskutsua geldiaraztea dute helburu lehoiek

Real Madrid CF arriskutsua geldiaraztea dute helburu lehoiek

Bihar 18:00etatik aurrera Lezaman Athletic Clubek talde madrildarra hartuko du partida erakargarri batean

Liga F-ko laugarren jardunaldia Athletic Club eta Real Madrid CF taldeek jokatuko dute Lezaman. Talde madrildarrak Lezamako instalazioak zapaltzen dituen hirugarren aldia izango da 2020-2021 denboraldian lehen partida irabazi eta iaz 2-0 galdu ondoren. Aurreko denboraldikoa partida zirraragarria izan zen eta Iraia Iturregiren taldea merezimendu osoz ngusitu zen Txapeldunen Ligara sartzeko txartelarekin ligako hirugarren postuan amaitu zuen taldearen aurka. Hain zuzen ere, asteazkenean Alberto Torilek zuzentzen duen taldeak Rosenborg talde norvegiarra kanporatu zuen eta multzoen faserako txartela lortu zuen.

Partida bizia izango da, eta Lezamak eta lehoiek bat izan behar dute internazionalez beteriko taldea geldiarazteko. Talde merengea berriz indartu da luxuzko jokalariekin lerro guztietan: Olofsson, Sousa, Toletti, Weir, Feller.... eta ligako podiumean egongo den blokearen kalitatea mantentzen du. Real Madridek garaipena lortu du etxean (3. jardunaldiko partida atzeratu egin da Granadilla Teneriferen aurka, Kanarietako uhartean eguraldi txarra egin duelako). Lehoiek era guztietako emaitzak izan dituzte hasiera berri honetan Sporting Huelvaren aurka garaipen batekin (3-0) eta porrot batekin, joan den igandean Levanteren aurka 2-0 galdu ondoren.

Talkaren erakargarritasunaz gain, Athletic Clubeko lehen jokalariei eskainitako omenaldiarekin arratsalde zirraragarria biziko du Lezamak. Datorren ostegunean, urriaren 6an, 20 urte beteko dira emakumezkoen taldeak lehen partida ofiziala jokatu zuenetik, eta taldekide asko Lezaman izango dira bihar, bere etxean, zaleen maitasuna jaso eta partida handi batez seguru gozatzeko.

Iraia Iturregik 22 jokalari hauek deitu ditu Real Madriden aurka aritzeko: Mariasun Quiñones, Amaia Peña, Paula Esteban, Naia Landaluze, Oihane Valdezate, Nekane Díez, Marta Unzué, Yulema Corres, Leyre Monente, Oihane Hernández, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Clara Pinedo, Nerea Nevado, Ane Azkona, Itxaso Uriarte, Mariana Arana Inbiea, Cerro. Jone Amezaga baja izango da, eskuineko orkatilan min hartu duelako.