Ane Elexpuruk debuta egin du lehen taldearekin
Emakumezkoena

Ane Elexpuruk debuta egin du lehen taldearekin

Hasierako taldean irten zen Real Madriden aurka, joan den udan Europako 19 urtez azpiko txapelketan eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan urrea lortu ostean

2022ko urr. 3a

Duela bi aste Sporting Huelvaren aurkako partidan eta Jone Amezagarekin gertatu zen bezala, gure harrobiko beste jokalari batek debuta egin zuen titular gisa Liga F-ko 4. jardunaldian. Iraia Iturregik Ane Elexpuru zelairatu zuen hasierako taldean Real Madriden aurka jokatzeko. Zoritxarrez, Elexpuruk ezin izan zuen lehen gola eta garaipena lortu, Zallako jokalariaren kasuan bezala, baina arratsalde ahaztezina izan zen bilbotarrarentzat.
 


Elexpuruk, edozein hasiberrik bezala, urduritasunez eta ilusioz hasi zuen norgehiagoka, eta Misa lehen uneetan ezustean harrapatzeko aukera ere izan zuen. 19 urteko jokalariak maila gorenean lehen miinutuak izan zituen eta bere estreinaldiaz gozatu zuen, bigarren zatian Sara Ortega lehoi gazteak ordezkatu aurretik. Lehen neurketa jokatu zuen, nola ez, bere zinta gorri bereizezina jantzita.

Zalantzarik gabe, 2022a urte bikaina izaten ari da Loiola Indautxu eta Bizkerren hezitako lehoiarentzat. 2018-2019 denboraldian heldu zen, kadete adinean, baina zuzenean nesken bigarren taldea osatzera pasa zen, non berebiziko papera izan duen. Bere garapenak bere burua Espainiako selekzioko beheko mailetan finkatzeko balio izan du. Uda honetan, Europako 19 urtez azpiko txapelketa eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi ditu, taldeko nabarmenetako bat izanik. Duela hilabete bat omenaldia egin zioten San Mamesen, beste zuri-gorriekin batera.

Denboraldi honetan, bigarren taldeko fitxa duen arren, lehen taldeko dinamikan dago eta ziur atzokoa ez direla Lehen Mailan jokatuko duen minutu bakarra. Zorionak!

 

 

 

 

 

Erlazionatutako albisteak
2022ko abe. 1a

Ortega y Amezaga, elkarrekin ametsa bete duten bi lagun

Emakumezkoena

17 urte besterik ez dituzten Athletic Clubeko harrobiko bi jokalariak, 2022an egin dute debuta Lehen Mailan

Ikusi gehiago
2022ko aza. 28a

Emakumezkoen taldearen plangintza abenduaren 4ra arte

Emakumezkoena

Athletic Clubek Madrid CFF hartuko du larunbatean, Lezaman, 16:00etan, Villarreal CF taldeari irabazi ostean

Ikusi gehiago
2022ko aza. 28a

Nekane, golegilea Athleticen jokatutako denboraldi guztietan

Emakumezkoena

Villarrealen aurka lortutako golari esker, elastiko zuri-gorriarekin aritutako 16 denboralditan sartu du gola aurrelari zuri-gorriak

Ikusi gehiago
2022ko aza. 26a

Athleticen erasoko erakustaldia Villarrealen

Emakumezkoena

Gazteenek aldea zabaldu zuten markagailuan eta Oihane, Peke eta Nekanek partida erabakita utzi zuten (1-6)

Ikusi gehiago
2022ko aza. 25a

Jose Miguel Eizaguirre batzordekide ohiaren heriotza

Emakumezkoena

Beti Duñabeitia buru zuen Zuzendaritza-Batzordean kontalari lanak egin zituen 1977tik 1979ra

Ikusi gehiago
2022ko aza. 25a

Madrid CFF, final-zortzirenetako aurkaria Erreginaren Kopan

Emakumezkoena

Talde madrildarraren eta Athleticen arteko norgehiagoka partida bakarrera izango da Lezamatik urrun urtarrilaren 12an, osteguna, 20:00etan

Ikusi gehiago
2022ko aza. 25a

"San Mameseko porrotaren ondoren, gugan jartzen dugu arreta"

Emakumezkoena

Iraia Iturregi entrenatzaile zurigorriaren ustez, iragan asteburuan porrot egiteak "akatsak zuzentzeko" balioko du bihar Villarrealen aurka neurketa on bat burutu ahal izateko

Ikusi gehiago
2022ko aza. 25a

Neskek gaur ezagutuko dute Kopako final-zortzirenetarako aurkaria

Emakumezkoena

Athletic Club, aurreko ligako zortzi sailkatu onenetako bat bezala, lehen aldiz sartuko da zozketan eta urtarrilaren 10, 11 eta 12an jokatuko den kanporaketarekin ekingo dio Kopako txapelketari

Ikusi gehiago
2022ko aza. 25a

Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamatik

Ikusi gehiago
2022ko aza. 24a

Etxetik urrun beste hiru punturen bila

Emakumezkoena

Denboraldi honetan etxean irabazi ez duen aurkariaren aurka -Villarreal-, Athletic Clubek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du etxetik kanpo

Ikusi gehiago