Argazkia hasierako hamaikakoarekin Atletico de Madriden aurka

Argazkia hasierako hamaikakoarekin Atletico de Madriden aurka

San Mamesen jokatuko den hurrengo partidan lehoiekin argazkia ateratzeko izen emateko epea zabalik

Athletic Clubeko 20 bazkide eta Club Athleticeko 2 jarraitzaile agertu ahal izango dira Athletic Cluben hasierako hamaikakoaren argazkian, datorren urriaren 15ean (21:00etan) Atletico de Madriden aurka lehoiek jokatuko duten partidaren aurretik. 

Beti bezala, bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena gaur, eta jarraitzaileek ondorengo formularioa bete beharko dute izena 23:59ak arte. Bihar, urriak 4, zozketa egingo da eta irabazleen berri emango da Klubaren webgunean.

Oraindik Club Athletic-eko kide ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, batu zaitez Klubera orain!